«Bakerako urrats erabakigarriak ikusten diren une honetan, espainiar politika, erantzukizuneko eta zuhurtziazko ariketak egin beharrean, imajina litekeen politikarik okerrena erakusten ari da»
«Ematen du eskuinak eta beronen baliabide mediatikoek aukerak porrot egin dezan desio dutela[…]. Zinez uste dut hori patriotismo gabezia dela. Ezin dut beste hitzik erabili».
«Ez ditu bada Zapaterok neurriak hartu behar izan, jakinda gogorrak zirela, herriaren etorkizuna buruan zuela? Aldiz, gai antiterroristan uste dut eskuina ez gogaitzeko aukeraren alde egin duela. Hauteskunde arrazoiengatik? Ausardia ezagatik, esango nuke».
«Sorturen balizko legalizazioaz argudio demagogikoz eta beldur faltsuez iritzi publikoan, eta azken finean auzitegietan, eragin duten alarmismo eta presio giroa arduragabekeria da [...] Baina, apika, legalizazioaren kontua gutxienekoa da. Okerrena, eta arriskutsuena, da erakusten ari den itsukeria Euskadin eta ezker abertzalean gertatzen ari denaz».
«Euskal Herria ezagutzen duen ezein politikari seriok ezin du ukatu Batasunak armei agur esatea erabaki duela, eta horrek, goiz edo berandu, ETAren amaiera dakarrela. Are; ezein politikari seriok ezin du ahaztu gai hauek ez direla atzera buelta ezinekoak, politikatik eta erakundeetatik gauza erabakigarriak egin daitezkeela garapen hori errazteko, zailtzeko edo ustelarazteko».
«Zinez uste dut, eskuinaren eraginaren eta sozialismoaren ahultasunaren ondorioz pasibotasunaren hautua egin dela gai korapilatsu eta arriskutsu honen aurrean. Terrorismoaren ondorioz hainbeste sufritu dutenek, eta haren kontra hainbeste borrokatu direnek ez zuten hori merezi».
«Giza-bizitza sakratua da, eta lehentasuna duenak lehentasuna du. Ez gaitezen arduragabeak izan, ez dezagun aukera gal».
Egigurenen esanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu