Egigurenen gutunari buruzko erreakzioak

2011ko martxoaren 15a
16:39
Entzun

Idoia Mendia (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea). "Sorturi buruz Jaurlaritzak duen jarrera ez da Egigurenen bera, eta hemen irizpideak Patxi Lopez lehendakariak jartzen ditu. Irmotasun demokratikoa izan behar da indarkeriaren aurrean; bestela, eztabaidek indarkeriari oraindik uko egin gabe daudenei egiten diete mesede".

PSE-EE. "Funtsean, bat gatoz Egigurenek eskutizean dioenarekin, baina ez Zapaterori buruz esandakoekin. Guk gure militante denen adierazpen askatasuna defenditzen dugu; are gehiago gure presidentearena. Bere borondaterik onenarekin egin du idatzia eta gobernu honen politika antiterrorista aitortu egin du".

Jose Blanco (PSOEko idazkari nagusiordea eta Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa). "Sorturen kontuak legediarekin du zerikusia, ez ausardiarekin. Gobernuak erakutsi izan du ausarta dela ETAren kontrako borrokan, komandoak atxilotuz".

Elena Valenciano (PSOEko zuzendaritzakidea). "PSOEk ez du bat egiten Egigurenekin".

Jose Antonio Alonso (PSOEko bozeramailea Espainiako Kongresuan). "Gobernuak egin beharrekoa egin du Sorturen kontuan. Helegiteetan Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak esandakoa da zentzuzkoena, eta ez dago besterik".

Jose Bono (Espainiako Kongresuko presidentea, PSOE). "Zapatero ausarta da ETAren aurkako borrokan, Egiguren baino ausartagoa".

Ramon Jauregi (Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroa). "Gobernua ausardiaz eta inteligentziaz ari da gauzak egiten".

Andoni Ortuzar (EAJko BBBko presidentea). "PSOE eta PSEren nahaste-borrasteko beste adibide bat dira Egigurenen hitzak; egunak joan, egunak etorri, adierazpen kontraesankorrak egiten dituzte haiek. Gu denei esaten diegu ausardia izateko, bereziki PSEri eta lehendakariari".

Antonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea). "Inork ez dezala presarik. Terrorismoaren aurka ondo gaude, irmoak izan garelako eta bat eginda egon garelako. Hori guztia indartu beharra dugu".

Rosa Diez (UPDko presidentea). "Lopezen igandeko eta Egigurenen gaurko adierazpenek erakusten dute PSOEk eta ETAk hau erakundeetan sartzeko ituna dutela, baina Guardia Zibilak ia ezinezkoa jarri du hori, Sorturi buruzko ikerketekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.