GIZARTEA

Egiluze desagertzearen harira, bi pertsona atxilotu dituzte Flandrian

Bi atxilotuek ukatu egin dute zerikusirik izatea desagerpenarekin. Ez da gaztearen berririk urriaren 19az geroztik.

Berria.info
2013ko urriaren 29a
19:08
Entzun

Pertsona bat atxilotu dutela baieztatu dio Ertzaintzari Belgikako Poliziak, eta ikerketa zabalik dagoela jakinarazi dio, susmagarriak gaztearen desagerpenean duen zerikusia argitzeko. Bigarren pertsona bat ere atxilotu dute, 45 urteko emakume bat, Anberesko fiskalak jakinarazi duenez. Efe agentziaren arabera, bi atxilotuek ukatu egin dute harremanik izatea Egiluzeren desagerpenarekin. Belgikako Polizia senideekin ere jarri da harremanean atxilotuen berri ofiziala emateko, eta bide batez barkamena eskatzeko, informazio hori komunikabideetan filtratu delako senideek ezer jakin aurretik.

Anberesen galdu zioten arrastoa Hodei Egiluzeri, lagunak agurtu eta etxera zihoala. Poliziak baieztatu du haren kreditu txartelarekin dirua ateratzen saiatu zirela.

Desagerpenaren berri izan eta berehala martxan jarritako ikerketa Flandriatik bertatik jarraitu nahi izan dute gurasoek. Aurkitzeko laguntza galdegin dute senideek, eta doako hainbat telefono zenbaki ireki dituzte Poliziarekin harremanetan jartzeko 24 orduz. Egiluzeren lagunek, gainera, haren argazkiz osaturiko afixak eskegi dituzte sarean, eta Belgikako hedabideetan zein sare sozialetan oihartzun handia izaten ari da Galdakaoko gaztearen kasua. Belgikan desagertutakoen bilaketaz arduratzen den Child Focus elkartea ere argibideak biltzen ari da,

Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Egiluz 2012an, eta martxotik Anberesko enpresa batean lanean dihardu ingeniari informatiko gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.