GIZARTEA

Egiluzen desagerketarekin lotuta, beste pertsona bat atxilotu dute

Belgikako kazeta batzuek zabaldu dute aurrez atxilotutako bi pertsonei Egiluzen ondasun batzuk saldu zizkiela azken atxilotuak.

2013ko azaroaren 4a
11:41
Entzun

Belgikako Poliziak beste pertsona bat atxilotu du Hodei Egiluz gazte galdakaoztarraren desagerketarekin lotuta. Herrialde horretako egunkari batzuek eman dute atxiloketaren berri. Hirugarrena da. Aurrez beste bi pertsona preso hartu zituen Poliziak; Egiluzen bankuko txartela atzeman zioten bati, eta sakelako telefonoa besteari. 

Kazeta horien arabera, bi pertsona horien deklarazioan oinarrituta atzeman dute hirugarren pertsona hori. Betiere zabaldu diren informazioei jarraituz, biek aitortu dute beste pertsona bati erosi zizkiotela Egiluzen bankuko txartela eta sakelako telefonoa. 

Hamazazpi egun dira Egiluzen arrastorik ez dagoela. 23 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.