Gizartea

Egiluzen desagerketarekin lotutako atxilotuak aske utzi ditu epaileak

Epailearen arabera, ez dute harremanik Galdakaoko gaztearen desagerketarekin.

urtzi urkizu
2014ko otsailaren 6a
18:22
Entzun

Hodei Egiluzen desagerketa ikertzen duen epaileak aske utzi ditu gazteari sakeleko telefonoa eta diru zorroa indarrez lapurtu zioten bost pertsonak. Lau hilabete egin ditzute kartzelan, baina ez dute harremanik Galdakaoko gaztearen desagerketarekin, epaileren arabera.

Aipatutako bost atxilotuak lapurretagatik epaituko dituzte, baina ez dute espetxean jarraituko. Gaztea urriaren 18ko gauean desagertu zen Amberesen (Flandria). Azaroan, emakume bat atxilotu zuten, Egiluzen sakeleko telefonoa zuelako, baina egun batzuen buruan aske utzi zuten

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.