Hodei Egiluz

Egiluzen kasuaren berri emateko webgune berezia sortu dute

Bihar aurkeztuko dute www.hodei-missing.com, baina jada martxan da.

Webgune berezia jarri dute martxan Hodei Egiluzen desagertzearen inguruko informazioa bildu asmoz. BERRIA
2014ko ekainaren 10a
11:14
Entzun

Badira 234 egun Hodei Egiluz gazte bizkaitarra desagertu zela. Ordutik zabalik jarraitzen du ikerketak, baina motel doa. Hori dela eta, haren gertukoek webgune berezia jarri dute martxan Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, www.hodei-missing.com, hari buruzko informazioa zabaldu eta haren berri jasotzeko asmoz. Webgunea bihar aurkeztuko dute ofizialki, baina jadanik martxan dago.

Anberes erdialdean ikusi zuten azkenengoz 23 urteko gaztea, goizaldean. Lekukoen arabera, "ikaratuta" zegoen, eta atzera begiratzen zuen etengabe. Egiluzek laguntza eskatu omen zien, eta haiek Poliziari deitzea eskaini zioten, baina hark ezetz esan zien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.