Euskal presoak

Egin Dezagun Bidea mugimenduak presoen egoera salatzera deitu du Donostian irailaren 17an

Manifestazio nazionala egingo dute Zinemaldia hasi aurreko orduetan. [YouTube]http://youtu.be/llfhKzSN0-Y[/YouTube]

2011ko abuztuaren 29a
14:20
Entzun

Egin Dezagun Bidea mugimenduak Donostiako Zinemaldia hasten den egunean, irailaren 17an, manifestazio nazionala deitu du euskal presoek bizi duten egoera salatzeko. Egoera "larria" dela salatu du manifestaziorako propio sortutako webgunean: "Har dezagun guztiok gure gain kondena bete duten eta gaixorik diren presoak berehala etxera ekartzeko erronka. Bai eta behingoz presoak Euskal Herrian eskubide guztiekin batzekoa ere".

Txus Martin eta Ibon Iparragirre presoen egoera nabarmendu dute deietzaileek, eta hitzordua saihestezina dela iritzi diote. Manifetazioa 17:30ean hasiko da Donostiako Antigua auzoko tuneletik. Zinemaldiari keinu berezia egin diote manifestazioa iragartzeko kartelean, eta Spiderman ageri da horretan euskal presoen aldeko afixa batekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.