18/98+ auziagatik hamabi urteko kartzela zigorra betetzen egon da orain arte Xabier Salutregi, Egin egunkariko zuzendaria. Askatasunak zabaldu duenez, epaileek 6.000 euroko bermea ezarri diote, eta berau ordaindutakoan libre utziko dute, "datozen orduetan".
Salutregi iazko abenduaren 1etik egon da preso, Soto del Real nahiz Alcala-Meco espetxeetan (Madril, Espainia) eta Valencia II kartzelan (Herrialde Katalanak).
Berak zuzentzen zuen egunkaria duela 10 urte itxi zuen Espainiako Poliziak, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Hain justu, urtemugaren karira elkarretaratzea egingo dute Hernanin (Gipuzkoa) hilaren 12an.
18/98+ sumarioan Orain azpiatalean epaitu zuten. Sumario berean, baina beste atal batean, zigortutako Elena Beloki laudiotarra atzo utzi zuten aske, hari ere 6.000 euroko bermea ezarrita.
Euskal Herria
'Egin'-eko zuzendari Xabier Salutregi libre geratuko da 6.000 euroko bermea ordaintzean
Espainiako Auzitegi Nazionalak 6.000 euroko bermea ezarri dio =iEgin=i egunkariko zuzendari Xabier Salutregiri, Askatasunak jakinarazi duenez. Bermea pagatutakoan aske geratuko dela azaldu du erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu