Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako Egin-en eta Egunkaria-ren badaezpadako itxieren inguruan txosten bat osatu du jardunaldietan parte hartu duen nazioarteko jurista talde batek. Idatzi horretan salatu dute Espainiako Konstituzioa eta Europako Giza Eskubideen Karta urratu zirela Egin-en eta =i Egunkaria=-i-ren itxieren kasuan. Espainiako Konstituzioaren arabera, salbuespen egoera batean baino ezin da komunikabiderik itxi. Horren harira esan dute itxiera ez zen beste edozein neurri har zitekeela eta epaia edozein dela ere, bi egunkari horiek ezingo dutelako berriz argia ikusi. Ildo beretik hitz egin du Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak ere. Azkarragak salatu du bi kazeta horientzat badaezpadako itxiera "heriotza zigorra" izan zela, "zigor aurreratu eta bermerik gabekoa".
Jaurlaritzako Justizia Sailak antolatuta Donostiako Miramar jauregian informazio askatasunari buruz egin den lan jardunaldiaren hasieran egin ditu adierazpen horiek Azkarragak.
Nazioarteko hainbat adituk parte hartu dute saio horretan, hala nola, Erresuma Batuko eta AEBetako kazetariak eta AEB, Alemania, Espainia eta Herbeheretako juristak. Itxitako egunkari horietako zuzendariak ere han izan dira, Jabier Salutregi Egin-ekoa eta Martxelo Otamendi Egunkaria-koa. Halaber, bi kasu horietako auzipetuek ere parte hartu dute.
Jaurlaritzako Justizia sailak EHUko Kriminologia Institutuaren laguntza izan du antolaketan.
'Egin'-en eta 'Egunkaria'-ren itxieren kasuan Espainiako Konstituzioa eta Europako Giza Eskubideen Karta urratu zirela salatu du jurista talde batek
Informazio askatasunaren gaineko lan jardunaldiak egin dituzte Donostiako Miramar jauregian, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu