Izan ere, uztailaren 15ean Hirugarren Sekzioak kaleratutako autoak baldintza bat ezarri zion Orain S.A.ri enpresa jardunari berriro ekiteko: Gizarte Segurantzari 8,5 milioi euroko zorra ordaintzea.
Neurri horren bidez, 'Egin'-en legezko itxiera epea amaituta zegoela onartu zuen Auzitegi Nazionalak, baina, enpresa jarduna berriro hasteko baimena administratzaile judizialak bideragarritasun ekonomikoari buruz egindako txosten baten menpe jarri zuen. Txosten horren arabera, aipatutako zor hori ordaindu behar du Orain S.A. bideragarri izateko.
Komunikabideen aurkako erasoak
'Egin'-en ondasun guztiak egoitza bakar batean biltzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, "hobeto zaintzeko"
'Egin' egunkaria argitaratzen zuen Orain taldearen ondasun guztiak egoitza bakar batean biltzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako Hirugarren Sekzioak. Neurri horren helburua, ondasunak "hobeto zaintzea" eta "ondasunak xahutzea eta jarduera deliktiboak" eragoztea dela adierazi du aipatutako epaitegiak. Uztailaren 15ean 'Egin'-en itxiera bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, baina, hala ere, 24 orduz poliziek zelatatuta egon behar zuela erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu