'FAISAN AUZIA'

Eginbide gehiago egingo ditu Garzonek, auzitegiak aginduta

Ikerketan aritu ziren hiru poliziari deklarazioa hartu beharko die, eta Faisan tabernako jabeak ustez egindako deiak ikertuko ditu.

2010eko otsailaren 15a
16:04
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Baltasar Garzon epaileari agindu dio eginbide gehiago egiteko Faisan auziaren ikerketan. Fiskalak auzia artxibatzeko eskatua du, baina, Auzitegi Nazionalaren aginduz, ikerketan jarraitu beharko du Garzonek. AVTk eta Dignidad y Justiciak osatzen dute herri akusazioa, eta azken horrek eskatutako eginbideak dira auzitegiak egiteko agindu dituenak.

Besteak beste, Auzitegi Nazionalak Garzoni agindu dio deklaratzera deitzeko Faisan auziaren ikerketan parte hartu zuten hiru polizia. Horrekin batera, epaileak Frantziari eskatu beharko dio Faisan tabernako nagusiak, Joseba Elosuak, egindako deiei buruzko informazioa. Auzitegiaren arabera, "aurrekaririk gabeko larritasuna" luke egindako salaketak egiaztatzeak, ustez Poliziak ETAri jakinarazi ziolako egitekoa zuen operazio baten berri. Epaitegiak dio hori "talde terroristari" laguntzea eta sekretuak zabaltzea dela. Hartara, auziaren "larritasunaz" oharturik, ikerketa bide guztiak agortzeko agindu dio Garzoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.