bihar berria-n

"Eginkizun publikoa daukagu, eta laguntza publikoa behar dugu"

Paxkal Indo Seaskako lehendakariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Iparraldeko ikastolen elkarteak manifestazio bat deitua du larunbaterako (Hendaia, 17:00), erakunde publikoen diru laguntza ez eteteko eskatzeko.

2013ko urtarrilaren 30a
18:34
Entzun

Honatx Paxkal Indoren esan batzuk, aurrerapen gisa:

- "Eginkizun publikoa daukagu, eta laguntza publikoa behar dugu".

- "Prefetarekin bilduko garelarik, ikastola guztien egoera aipatuko dugu".

- "Ikastola baten lana trabatzean, bertan sartuko diren haurrak frantses elebakarrak izatera kondenatzen ditu".

- "[Frantziako Barne ministro] Vallsen jarrerak hegalak ematen dizkie administrazioan ari direnei. Jakobinoa izatea errazagoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.