Egiptoko agintariek Rafah hiriko muga ireki dute behin-behinean, Gazan zauritutakoak hartzeko. Yahia Abdelmeguid Sinai iparraldeko eskualdeko bozeramaileak jakinarazi du itxita egon ohi den muga irekia izango dutela Israelen erasoak amaitu arte.
Sinai penintsulako hainbat ospitale larrialdi egoeran daude, zaurituak artatzeko prest, eta hainbat anbulantzia eta mediku talde mugan daude zain.