Egiptoko legebiltzarrerako hauteskundeak irailean izango direla jakinarazi dute gaur herrialdeko boterean diren militarrek. Ez dute eguna zehaztu, dena dela. Boz horien ondoren izango dira presidentzia hauteskundeak —horko datarik ere ez dute eman—.
Herritarren protestengatik Hosni Mubarak-ek presidente kargua utzi zuenean —otsailaren 11n—, armadak hartu zuen Egiptoko agintea. Mamduh Shahin jeneralak eman du gaur hauteskunde deialdien berri.
Azkeneko bozak iazko azaroaren 28an eta abenduaren 5ean izan ziren, eta oposizioak iruzurra egon zela salatu zuen.
Mubarak 1981etik egon zen agintean.