bihar BERRIA-N

"Egoera irabazteko modukoa da"

Max Brisson UMPko kontseilaria Miarritzeko kantonamenduan aurkeztuko da departamenduko hauteskundeetan. Zentroarekin egindako akordioari esker Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko boterea berreskuratzea espero du.

Max Brisson. SYLVAIN SENCRISTO
maddi ane txoperena iribarren
2015eko martxoaren 4a
20:50
Entzun

Hauek dira Brissonek bihar argitaratuko den elkarrizketan esandakoetako batzuk:

-"Kotseilaria naiz gaur egun, eskuineko eta zentroko alderdien sostengua dut, papurtze azkarra dago bi aldeetan... Horrek guziak pentsatzera narama egoera irabazteko modukoa dela”.

-“Kantonamendu berriek ez dute inolako logikarik, Euskal Herria eta Biarnoa errespetatzeaz aparte, ez bada PSk berriro irabaztea”.

-“Lurralde erreforma gaizki josiriko lege bat da. Sarkozy hain amateurra izan balitz, manifestazioak eginen lituzkete errepublika arriskuan zela erranez”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.