Errumaniako eta Bulgariako ijitoak Frantziatik kanporatzea erabaki du Sarkozy presidenteak, eta horrek eztabaida handia sortu du herrialdean. Ijitoen legez kanpoko kanpamenduak desegiteko eskatu du Sarkozyk, baita paperik ez duten ijito atzerritarrak euren herrialdeetara itzularazteko ere.
Bihar bertan, 79 lagun hegazkinean aterako dituzte Frantziatik, diru pixka bat emanda: 300 euro heldu bakoitzari eta 100 hamazortzi urtez azpiko bakoitzari. Dirua nork kobratzen duen jakiteko, datu base bat egingo dutela ere adierazi dute Frantziako Gobernutik, "norbaitek bi aldiz kobratzea saihesteko".
Gaur egun, "egoera irregularrean" dauden 700 ijito daudela kalkulatzen da, hirurehun kanpamendutan banatuta. Bihartik hasi eta iraila amaiera arte arituko dira lagun horiek denak Frantziatik kanporatzen.
"Egoera irregularrean" dauden 700 lagun Frantziatik kanporatuko dituzte bihartik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu