LAREDOKO EZBEHARRA

Egoera larria den arren hobera egin dute Laredon zauritutako umeek

Pasadan ostegunean Laredon izandako gas leherketaren ondorioz familia bereko lau kide zauritu ziren.Laurak Gurutzetako Ospitalean larri jarraitzen dute, hala ere, medikuaren azken txostenak jakinarazi duenez umeek hobera egin dute.

2006ko abuztuaren 1a
17:52
Entzun
Laredoko ezbeharran zauritutako familia bereko kideek larri jarraitzen dute.Erietxetik jakinarazi duten azken txostenaren arabera “umeak hobera doaz baino haien egoera klinikoa oraindik larria da”.

Aitak gorputzeko %50ean erredura sakonak ditu. Larri dago baina egonkor. Amak gorputzeko %40a erreta dauka eta larri dago. Erietxeko iturriek adierazi dutenez “emakumeak aireztapen mekanikoa behar du oraindik eta ezegonkortasun hemodinamiko arina dauka. Aitak eta umeak,berriz, hemodinamikoki egonkor daude baino aireztapen mekanikoarekin dabiltza”. Lau urteko mutilari eta aitari ebakuntza gaur egingo dietela gaineratu dute medikuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.