Gertakaria

Egoera larrian daude perretxikoak janda kutsatutako familia bereko hiru kide

Joan den urriaren 15ean, familia bereko hiru kide ospitaleratu zituzten Nafarroako Ospitalean. =iAmanita phaloides=i espezieko perretsikoak janda kutsatu ziren hiruak eta une honetan Zainketa Intentsiboko Gunean daude, egoera larrian.

2006ko urriaren 18a
15:48
Entzun
Nafarroako Osasun Sailak perretxikoak bildu eta jateko unean arretaz ibiltzeko gomendioa egin du. Besteak beste, gogorarazi du, soilik ezagutzen diren perretxikoak jan behar direla. Hots, zein espezietakoak diren ziur dakigunean soilik jan behar direla. Hori dela-eta, duda izpi txikiena izanez gero perretxiko horiek ez direla hartu behar adierazi du.

Amanita Phaloides espeziekoa, perretxiko oso toxikoa da. Janez gero, sindrome faloidianoa sortzen du: Hamabi ordu pasa arte ez dira sintomak agertzen. Ondoren gastroenteritis larria sortzen du, beherako ugarirekin, goragalearekin eta gorakoekin. Ondorengo 24 eta 48 orduetan hobekuntz nabari daiteke. Hala ere, egun bat edo biren ostean intoxikazioaren azken fasea agertzen da; giltzurrunak eta gibela huts egiten hasten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.