Antonio Casas geologoak hitz egin du gaur prentsaurrekoan, eta ezker magalaren mugimendua 1,5 zentimetrokoa baino handiagoa izan daitekeela dio. Izan ere, esan duenez, inklinometroak ez daude behera eror daitekeen magalaren erdian kokatuta, ezta lerraduraren noranzkoan ere, eta beraz, mugimendua are handiagoa izan daiteke.
Lurrikarak ez direla eten gogorarazi du, eta soinuak ere ez direla isildu. Gainera, soinu hori zehazki zerk egiten duen ez jakiteak asko kezkatzen ditu koordinakundeko kideak. Casasen arabera, magalaren mugimenduarekin lotuta baldin badaude, magaleko partikulak elkarrengandik banatzen ari direlako izan daitezke zaratak, ondorioz, "gertuago egon daiteke magala behera erortzeko unea". Nolanahi ere, halako magalen mugimendua "oso mantsoa" dela esan du, "bat-batean erortzen diren arte". Horregaitik, ezin da jakin "erortzeko une hori gertu edo urrun dagoen".
Itoizko urtegia
Egoera "oso kezkagarria" dela dio Koordinakundeak
Itoizko Koordinakundeak berretsi egin du Itoizko urtegiaren ezker magala mugitzen ari dela. Inklinometroen arabera, mugimendu hori 1,5 zentimetrokoa izan dela jakinarazi du. Urtegia erabat betez gero, egoerak okerrera egingo lukeela abisu eman dute, gainera, urak lerraduraren oinarria bustiko duelako. Lurrikarek ere egoera okertu dezaketela dio. Beraz, magala erori egin daitekeela uste du Koordinakundeak, baina, Antonio Casas geologoak esan duenez ezin da jakin hori noiz gertatuko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu