Neguko giroa

Egoerak onera egin du nabarmen errepideetan

Egoerak onera egin du nabarmen azken orduetan. Hala ere, arazoak oraindik ere handiak dira, batez ere bigarren mailako errepideetan. Beraz, autoa ez hartzea gomendatzen da. Arazo nagusiak Araban eta Nafarroan daude uneotan. Errepide sare nagusi osoa irekita dago autoentzat.

2005eko urtarrilaren 27a
18:19
Entzun
Araba: Elur ekaitzak Araban eragin du arazo gehien. Errepide sare nagusiari dagokionez,N-1 errepidea zabalik dago ibilgailu guztientzat. Kontuak kontu, kontuz gidatzea gomendatzen da. Izan ere, auto ilara luzeak daude uneotan N-1 errepidean Burgoserako norabidean. Zanbranatik Errioxara doan N-124 errepidea ere moztuta dago. Azkenik, kateak derrigorrezkoak dira A-124 errepideko Azazeta mendatea igarotzeko. Kamioientzako moztuta dago Azazeta.

Nafarroa: Errepide sare nagusia osoa zabalik dago uneotan. Hala ere, Urkiaga mendatea igarotzeko kateak derrigorrezkoak dira. Bigarren mailako errepideetan, berriz, arazo ugari daude. Unetoan hauek dira itxita dauden mendateak: Etxauri, Lizarraga eta Urbasa. Izabatik Iparraldera joateko NA.1370 errepidea itxita dago 12. kilometrotik aurrera. Azkenik, Gares eta Lezaun arteko bidea ere itxita dago.

Gipuzkoa: Errepide sare nagusia irekita dago autoentzako.

Bizkaia: Errepide sare nagusia irekita dago autoentzako.

Lapurdi: Agintariek Baiona eta Hendaia bitarteko autobidea ez erabiltzeko eskatu diete herritarrei.

Informazio iturriak

Telefonoak:

902112088 (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), 900400100 (Nafarroa) eta 902540808 (A-8 autobidearen Bizkaiko zatia)

Webguneak:

Nafarroa

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.