Euskal presoak

Egoi Alberdi aske atera da

Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten, eta, zigorra beteta, gaur atera da  Navalcarneroko espetxetik.

2017ko abuztuaren 24a
08:13
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Navalcarneroko (Madril, Espainia) espetxea utzi du gaur Egoi Alberdi presoak.

Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten Alberdi, 2013ko apirilean. Beste zazpi lagunekin batera, Segiko kide izateagatik seina urteko espetxera zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Aske Gunean atxilotu zituzten haietako sei. Zigorra osorik beteta, gaur atera da aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.