epaitegiak

Egoitz Urrutikoetxeak Parisko dei auzitegian deklaratuko du gaur

Sei urteko kartzela zigor baten harira agertu behar du. Abenduan beste bi kasurengatik deklaratu beharko du berriro.

Urrutikoetxea aske uztea eskatzeko Maulen eginiko elkarretaratze bat. ISABELLE MIQUELESTORENA
2015eko urriaren 29a
18:16
Entzun

Gaur Parisko dei auzitegian izango da Egoitz Urrutikoetxea Frantzako Justiziak ezarritako sei urteko kartzela zigor baten harira. Haren abokatuak deklarazioa atzeratuko eskatuko du, auzia aztertzeko nahikoa denbora eman ez diotela argudiatuta.

Hain zuzen, auzia abendura atzeratzea galdegingo du. Izan ere, abenduan beste bi auzirengatik deklaratu beharko du Urrutikoetxeak. Azken kasu horietan launa urteko bi kartzela zigor ezarri zizkioten.

Iragan urriaren 6ean atxilotu zuten Egoitz Urrutikoetxea, Parisen. Urrutikoetxeari ez zioten deliturik egotzi, baina hura atxilotzeko indarrean diren hiru agindurengatik erabaki zuen epaileak behin-behinean espetxeratzea. Zehazki, 2007an eta 2009an eman zituen Parisko auzitegi korrekzionalak Urrutikoetxea bilatu eta atxilotzeko hiru agindu, ETAri laguntzea leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.