GIZARTEA

Egotzitakoak ukatu ditu Santamariak epaile aurrean

APM Udaltzaingoaren sindikatuak aurreratu du Iruñeko Udaltzaingoko buruari espediente administratiboa irekitzeko eskatuko dutela, behin-behinean kargutik kentzeko.

Santamaria eta bere abokatua, epaitegira heltzen. JAGOBA MANTEROLA, ARP
Berria
2014ko apirilaren 4a
11:22
Entzun

08:30ean heldu da Simon Santamaria Iruñeko Udaltzaingoko burua 3. Instrukzio Auzitegira, eta 12:15 arte aritu da deklaratzen. Mehatxuak, hertsatzeak, osotasun moralaren aurkako delitua, langileen eskubideen aurkakoa, biltzeko askatasunaren aurkakoa, lan diskriminazioa eta faltsutzea egotzita dago inputatuta.

APM sindikatuko abokatu Andres Buadesek azaldu duenez, ez ditu akusazioaren galderak erantzun, eta bide adiministratibotik joko dutela iragarri du, Santamaria behin-behinean kargutik kendu ahal izateko.

Hiru ikuskatzaile eta kabo bat ere deitu dituzte deklaratzera. Gaur deklaratu dute horietako bik, eta apirilaren 11n beste biek. Udaltzain batek eta APM sindikatuak salatu zuten Santamaria, 2013ko ekainean langileen bi biltzar debekatzea leporatuta.

Iruñea Askatasunez plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean. Aitor Sola bozeramaileak salatu du Enrique Maia alkateak eta Ignacio Polo zinegotziek Santamaria babestu dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.