Hain justu, orain arteko harremanak Nafarroako jeltzaleekin, EAko ordezkariekin, Batzarreko kideekin, eta "AuBrekin aurkeztu zen eta egun babes legalik ez duen ezker abertzaleko jendearekin" izan dituztela zehaztu du Aralarreko koordinatzaileak.
Nolanahi ere, eratuko duten koalizioak "berme legalak" izango dituela zehaztu du Zabaletak. "Legearen ikuspuntutik blindatutako koalizioa egingo dugu, irekia eta progresista. Izan ere, Nafarroako herritarren sektore handi batek hori eskatzen du, eta nahi hori egi bihur dadin beharrezko diren ahaleginak egiteko obligazioa daukagu", adierazi du. "Uste dut Olentzerok opari hori egingo digula", erantsi du.
AuBko kideekin izan dituzten harremanei buruz, ezker abertzaleko sektore horrek Nafarroako herritarren eskaera hori sumatzen duela agertu du.
Politika
Eguberrietarako Nafarroan koalizio abertzale bat gauzatuko dela uste du Aralarreko Zabaletak
Espainiako hauteskunde orokorretarako Nafarroan koalizio abertzale bat eratzeko aukera dela-eta, itxaropentsu agertu da Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile eta Nafarroako parlamentaria. Zabaletak agertu duenez, negoziazioak aurrera doaz, eta Eguberrietarako gauzatuko dela uste du. "Olentzerok hitzarmena ekarriko digula uste dut", adierazi du ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan. EA, EAJ eta Batzarrarekin ez ezik, AuBko jendearekin ere harremanetan direla agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu