Espainiako Loteria

Eguberritako sari nagusiaren zati bat Oñatira

32.365 zenbakiari egokitu zaio sari handiena, eta Oñatiko (Gipuzkoa) 1. administrazioan saldu da serie bat -3 milioi euro utzi ditu-. Hala ere, Euskal Herrian diru gehien utzi duena laugarren saria egokitu zaion79.294 zenbakia izan da, Bilbon saldu baita osorik eta 39 milioi euro inguru utzi baititu. Hiru bosgarren sarik ere utzi dute zertxobait Euskal Herrian: 36.199 eta 29.127 zenbakien serie batzuk Bilbon saldu dira, eta Donostian 30.227 zenbakiarenak.

2008ko abenduaren 22a
17:58
Entzun
Eguerdiko hamabietarako minutu batzuk falta zirela atera da Espainiako Loteriaren Eguberritako zozketako sari nagusia, saritzarra: 32.365 zenbakia. Zenbaki horren serie bakoitzak 3 milioi euro jasoko ditu; hau da, 300.000 euro loteria txartelaren hamarren bakoitzak. Hain zuzen ere, Oñatiko (Gipuzkoa) 1. administrazioan saldu da zenbaki horren serie bat, eta 3 milioi euro eraman ditu bertara.

Ordu bete lehenago atera da Euskal Herrian diru kopuru handi samarra utzi duen beste saria, Bilboko Deustua auzoko administrazioan osorik saldu due 79.294 zenbakia, laugarren saridunetako bat.Eraso kaleko loteria saltokiak Lopez de Haro kale nagusiko Moyua kafetegiari saldu zion osorik zenbaki hori, eta, beraz, taberna hori izan da 39 milioi euroak banatu dituena. Laugarren saria denez, 200.000 euro ematen ditu serieko; 20.000 euro txartelaren hamarren bakoitzeko. Bizkaian orotara 81 milioi euro gastatu dituzte herritarrek Eguberritako loteria erosten.

Bilbo zorionekoa gertatu gaurko zozketan, laugarren horretaz gain, bi bosgarren sariren zati batzuk ere han saldu baitira. Hala, 11. administrazioan 36.199 zenbakiaren serie bat saldu da eta 50.000 euro utzi ditu. Halaber, bosgarren saria jaso duen 29.127 zenbakiaren zati bat ere Bilbon saldu da, Urkixo zumarkaleko saltokian.

Donostiara ere joan da sarien zatitxo bat: bosgarren saria egokitu zaion 30.227 zenbakiaren zati bat 13. administrazioan saldu da. Bosgarren sariekin 5.000 euro jasotzen dira hamarren bakoitzeko.

2.300 milioi euro banatzen ditu guztira Espainiako Loteriaren Eguberritako zozketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.