Espainiako inbestidura

Eguerdian bilduko dira PSOE eta EH Bildu

PSOE publikoki lehen aldiz batzartuko da indar subiranistarekin. Sozialistek onartu dute euren «erantzukizuna» dela EH Bildurekin ere elkartzea

Adriana Lastra PSOEko diputatua, gaur, Madrilen, Espainiako Kongresuan. FERNANDO VILLAR, EFE
2019ko abenduaren 16a
09:30
Entzun

Adriana Lastra PSOEren Espainiako Kongresuko bozeramailea asteartean hasiko da talde parlamentarioekin biltzen Pedro Sanchezen inbestidurarako. Horien artean, EH Bildurekin batzartuko da PSOE, publikoki lehen aldiz (12:00). «Uste dugu gure erantzukizuna dela zuk bezala pentsatzen ez duenarekin hizketarako esertzea», esan du Lastrak. «Lehen hartu-eman bat izango da».

EH Bilduren izenean, Mertxe Aizpurua EH Bilduren talde parlamentarioko bozeramailea, Oskar Matute bozeramaileordea eta Gorka Elejabarrieta Senatuko bozeramailea joango dira.

Sanchez gaur Ines Arrimadas Ciudadanoseko diputatuarekin bildu da, eta Pablo Casado PPko presidentearekin.

PSOEk eta UPk gobernu akordioa dute egina, baina bien artean ez daukate gehiengo osorik Kongresuan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan du PSOEk jendaurreko harreman instituzionalik normalizatuena EH Bildurekin, PSE-EEren bitartez. Nafarroan oraintxe ekin dio PSNk, Maria Txibite idazkari nagusi eta gobernuburuak datorren urteko aurrekontuei buruzko bilera sailean EH Bildu ere sartu baitu —Txibitek egin du bilkura publiko bat: azaroaren 27an, Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz parlamentariekin—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.