Euskalmetek iragarri duenez, egunak aurrera egin ahala elur mailak eta tenperaturak gora egingo dute. Bitartean, hala ere, goizean arreta eskatu dute errepideetan, izotza egon daitekeela eta.
Errepide sare nagusia zabalik dago, baina zenbait mendate eta bigarren mailako errepidetan arazoak izaten ari dira, izotzak eragindako istripuengatik.
Nafarroan ere ohiko mendateak itxita daudela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Elur maila goizaldean 0-200 metro artean egongo da; eguerdian, berriz, 500-700 metrora igoko da. Iparraldeko haizearekin jarraituko dugu eta izotza agertuko da toki askotan, Euskalmeten arabera. Tenperaturak 13:00etan: Bilbon 3gradu, 1 Donostian, -1 Gasteizen, 0 Iruñean eta -2 gradu Baionan.