UPNk ez du NaBai Eguesibarko alkatetzan nahi. Josetxo Andia alkateak aurreko astean dimisioa eman zuen, eta NaBaik eskura dezake alkatetza orain, PSNren eta Ezkerraren babesarekin. UPNk, ordea, hori eragozteko bere babesa eskaini dio PSNri. Martxoaren 19an egingo da udal batzarra alkatea aukeratzeko, eta Eguesibarko UPN alderdiko zuzendaritzarekin bilduko da gaur egoera aztertzeko.
Eguesibarren, UPNk sei zinegotzi ditu, NaBaik lau, PSNk bi eta Ezkerrak bat. Dirudienez, ordea, PSN ez dago alkatetzan sartzeko prest, are eta gutxiago UPNk gobernuan segi dezan. Andiak dimisioa eman aurretik prest ziren NaBai, PSN eta Ezkerra akordio bat egiteko. Hori aurrera ateraz gero, Alfonso Etxeberria NaBaikoa litzateke alkate, lehen alkateordea Mikel Bezunartea PSNkoa eta bigarren alkateordea Eva Gonzalez Ezkerrakoa.