tabakoaren legea

Egun eta erdian, 35 salaketa EAEn

Leku publikoetan jendea erretzen ari zelako aurkeztu dituzte salaketak. Jaurlaritzak ez du oraindik zigorrak jartzeko eskumenik.

2011ko urtarrilaren 3a
19:34
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun eta erdian 35 salaketa izan dira Tabakoaren Legea hausteagatik, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez. Leku publikoetan jendea erretzen ari zelako sartu dituzte salaketa horiek. Halaber, 81 lagunek informazioa eskatu dute; batik bat, ostalaritzako ordezkariek.

Atzo sartu zen indarrean Espainiako Gobernuaren Tabakoaren Kontrako Legea, baina Jaurlaritzak ez du oraindik zigorrak jartzeko eskumenik. EAEko gobernuak otsailean onartuko du bere legea. Bitartean, egunotan informazioa jasotzen ari da: 902-47 18 18 telefono zenbakian, euskadi.net/tabakoa webgunean eta [email protected] postan.

Nafarroako Gobernuak ez du egunotako daturik jakinarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.