Errepideak

Egunak aurrera egin ahala, hobera egin du errepideetako egoerak

Hala ere, A-15a itxi egin dute kamioientzat, eta autoei ez abiatzeko aholkatzen diete. Oro har, arreta handiz ibiltzeko eskatu dute trafiko agintariek. Gainera, bihar elur gehiago egingo duela eta haize bolada handiak ibil daitezkeela diote iragarpenek.

2007ko urtarrilaren 24a
19:08
Entzun
Elurra iristearekin batera atzo hasi ziren arazoak errepideetan, eta elurtea areagotzearekin batera, handitu egin dira gaur. Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen bide nagusia, A-15 autobidea, esaterako, erabat itxita egon da goizeko lehen orduetatikhamaikak inguru arte noranzko bietan. Arratsaldean, lau eta erdialk aldera, kamoientzat itxi egin dute berriro noranzko bietan, eta ahal dela bide horretan ez abiatzeko aholkatzen zieten autoiei.

Nafarroako errepide sare nagusiko beste zenbait gunetan ere dezentekoak dira arazoak: 15:00etan sare horretan Urkiaga mendatea soilik zegoen itxita , baina goizean zehar Otsondoko mendatea guztiz, eta A-10 autobia eta A-12a itxita egon dira kamioientzat. Bigarren mailako sareaan Ezkurra, Artesiaga, Urbasa, Belagua, Egozkue, Izpegi, eta Aralarko San Migel itxita daude.

Iruñean ere arazo handiak sortu ditu elurrak; besteak beste, autobus urbanoek zerbitzua betetzeko arazoak izan dituzte une batzuetan. Horrez gain, oinezko batek min hartu du Txantrea auzoan, pilatutako elurraren pisuagatik zuhaitz baten adarrak gainera erori zaizkionean. Nolanahi ere, zauri arinak eragin dizkio.



Gipuzkoan A-8an oso arazo handiak izan dira goiz partean. Une batzuetan elurra gogoz egin du kostaldean, eta autopista itxi egin behar izan dute Zarautz parean, Donostiarako noranzkoan, ia bi orduz. Orioko gainetik bideratu dute trafikoa, baina auto pilaketa handiak sortu dira. Errepide berean, Donostiako irteeretan ere ilara handiak izan dira, batik bat, Bilborako noranzkoan.

Araban bigarren errepide sareko Orduñako mendatea itxita dago eta Arlabangoa kamioientzat. Bizkaian Urkiolakoa, eta Barazarren kontu handiz ibiltzeko ohartarazi dute.

Lapurdiko errepide sare guztian arreta handiz ibiltzeko aholkatu dute, ia itsasertzeraino iritsi baita elurra. Kontu bera eskatu dute Nafarroa Beherean ibiltzeko, eta Zuberoan, ia errepide guztietan dago elurra. Santa Grazira iristeko bidea, esaterako, itxita dago.

Informazio zehatza

Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke: Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.