etxe kaleratzeak

Egunean zortzi etxe kaleratze batez beste aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan

2012ko lehen sei hilabeteetan batez bestekoa bederatzikoa zen. Inoizko urterik txarrena izaten ari da.

2012ko abenduaren 27a
22:44
Entzun

Datuak berretsi dira berriro, eta etxe kaleratzeetan inoizko urterik txarrena izaten ari da 2012a Hego Euskal Herrian. Batez beste, egunean hiru kaleratze izan ziren 2008an Hegoaldean, lau 2009an, sei 2010ean, zazpi 2011n, eta aurten, lehen bederatzi hilabeteetan, zortzi kaleratze izan dira egunean.

Dena dela, 2012an etxe kaleratze kopurua beheraka joan da, aurreneko urte erdiko batez bestekoa bederatzikoa zelako. Hiruhileka, aurtengo aurrenekoan 904 kaleratze egon ziren, bigarrengoan 789 eta hirugarrengoan 500.

Neurri horien aurkako presio soziala handituz joan da. Etzi, adibidez, manifestazio bat izango da Donostian, Stop Kaleratzeak elkarteak deituta (12:30).

g

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.