Lan osasunaren eguna

Egunero 6.300 lagun hiltzen dira munduan lan istripu edo gaitzen ondorioz

Europako Batasunean, berriz, 167.000 heriotz gertatzen dira urtean arrazoi horiengatik. Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta sindikatuek hainbat mobilizazio antolatu dituzte.

2010eko apirilaren 28a
13:32
Entzun
OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak emandako datuen arabera, egunero 6.300 lagun hiltzen dira egunero munduan lan istripuz edo lanak sortutako gaixotasunen ondorioz; beraz, 2,3 milioi heriotza sortzen ditu urtean arazo horrek. Gertakari horietako asko herrialde behartsuenekin lotzen dira, baina EB Europako Batasuneko datuen erakusten dute herrialde aurreratuetan ere arazoa larria dela lan baldintzek eraginiko istripu eta gaitzena: urtero 167.000 lagun hiltzen ditu EBn.

Gainera, horrek guztiak ekonomian ere kalterako eragina duela adierazi du OITk, hain justu, lan osasunean jarritako arreta eskasaren ondorioz sortutako gastuek -direla bajek, osasun arloko tratamenduak eta kaltetuei emandako ordainek- BPGren %4 osatzen dutela.

Hego Euskal Herrian 84 lagun hil ziren iaz lan istripuz, eta 16 inguru amiantoak sortutako gaitzek.

Hori guztia salatzeko hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur sindikatuek.Honakoak:

ELA

Bilbo: 10:00etan manifestazioa, Plaza Biribiletik Eusko Jaurlaritzara.

LAB

Bilbo:11:30ean, Henao kaleko Mutualiaren egoitzatik Foru Aldundira.

Donostia: 12:30ean Bulebarretik Foru Aldundira.

Iruñea: 12:00etan Gazteluko plazatik Sarasare pasealekura.

CCOO

Bilbo: 12:00etan Confebaskeko egoitzaren aurrean (Kale Nagusia, 45).

UGT

Bilbo: 12:00etan Plaza Elipitikoan.

ESK, EILAS

Bilbo: 11:00etan Plaza Biribilean.

Iruñea: 12:00etan elkarretaratzea Lan Departamenduaren aurrean (ATTUk eta CGTk ere egin dute deialdia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.