PSE-EEk Euskara askatasunez agiria aurkeztu zuen lehengo astean, Donostian, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkariek Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiari egungo ereduak gaindituz hizkuntz politika sakondu eta indartzearen beharra helarazi zioten. Gainera, bilera egiteko eskaera luzatu zion Kontseiluak, eta baiezkoa jaso zuen. Hain zuzen, Kontseilutik, Xabier Mendiguren idazkari nagusia eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionaleko arduraduna izan ziren ekitaldi hartan.
Bien arabera, ekitaldia "baliagarria" izan zen PSE-EEk euskararen inguruan aurkeztutako dokumentua bertatik bertara ezagutzeko eta Lopezi hizkuntz normalizazioak daraman bideari buruzko kezkak azaltzeko. Hizkuntza politika indartu eta garatzeko hamar proposamen izeneko agiria eman zioten, berekin izan zuten solasaldian.
Kontseiluaren ustez, "hizkuntz normalizazioa ez doa bide onean, egun administrazio ezberdinetan abian dauden neurriekin euskararen ezagutza eta erabilpena guztiz normalizatzeko mendeak beharko direlako".
Euskararen aldeko lanean "urrats bat aurrera egiteko ordua" dela uste du. "Euskararen ezagutza unibertsala denean soilik egongo dira bermatuak pertsona guztien hizkuntza eskubideak; alegia, herritar guztiek bi hizkuntzak menderatzen dituztenean".
Kontseiluak abenduaren 13an ospatuko du bere hamargarren urteurrena, Barakaldon (Bizkaia), BECen.
Euskara
Egungo ereduak gaindituz hizkuntz politika indartzea beharrezkoa dela jakinarazi dio Kontseiluak PSE-EEri
Bilera egingo du Patxi Lopez PSE-EEren lehendakarigaiarekin. Xabier Mendigurenek eta Iñaki Lasak hizkuntz normalizazioa bide onean ez doala esan zioten lehengo asteko ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu