Euskararen Legeak 25 urte

Egungo legetik haratago joan beharko litzatekeela uste du Andres Urrutia euskaltzainburuak

Gaur 25 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Euskararen Erabilerarako eta Normalkuntzarako Legea, eta emaitza gazi-gozoa dela iritzi dio Urrutiak.25 urteotan euskararen normalkuntzan egin den bidea aztertzeko batzarra egiten ari dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.

2007ko azaroaren 23a
10:34
Entzun
Duela 25 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jarri zen Euskararen Erabilerarako eta Normalkuntzarako Legea. Urteurren horren harira, legearen emaitzak gazi-gozoak izan direa esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Gozoa euskara kalean ikusten dugulako, euskara aho-mihinetan entzuten dugulako. Gazia, oraindik gauza asko daudelako euskararen munduan egiteko", agertu du.

Gainera, hutsune eta gabezia horiei aurre egiteko, Euskararen Legetik haratago joan behar dela uste du euskaltzainburuak: "Lege honetatik haratago joan beharko genuke, eta pentsatu behar-beharrezkoa dugula lege honek markatzen dituen ildo batzuk, gaur egun gaindituta daudenak, garatzea, eta, beharbada, araubide berri baten bidean jartzea".

Nolanahi ere, Euskararen Legeak 25 urte betetzen dituela-eta mende laurdeneko ibilbidea aztertzeko jardunaldiak egiten ari dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Jagon sailak antolatuta. Lehendabizi Euskararen Legearen ikuspegi historiko, sozial eta politikoa emango dute Jose Luis Lizundiak eta Joseba Intxaustik. Ondoren, Jagon bildumaren bostgarren liburukia, Hizkuntza zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz, aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.