'Egunkaria auzia'
'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatzen duen mozioa tramiterako onartu dute Nafarroako Legebiltzarrean
Aralarrek, EAk, Nafarroako Ezker Batuak eta EAJk aurkeztu zuten 'Egunkaria auzia' ixteko eskatzen duen mozioa, eta hura tramiterako onartu du gaur Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak. UPNk, PSNk eta CDNk ez dute mozioa eztabaidara eramatearen kontra egin. Bestalde, auzia ixteko eskatuz elkarretaratzea egingo da asteazkenean Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean, Egunkariaren Alde Elkarteak deituta (12:00tan).
Hilaren 18an 'Egunkaria auziko' auzipetze autoen aurkako dei helegiteak aztertzeko auzi-saioa eginen da Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta proposamena aurkeztu duten talde parlamentarioek egun hori baino lehen eztabaidatu nahi zuten mozioa. Hori ez da posible izango, ordea, Nafarroako Parlamentuan ez delako osoko bilkurarik egingo hilaren 24ra bitartean. Eta 24ko bilkuraren gai zerrendan ere ez da sartu mozio hori eztabaidatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu