'Egunkaria auzia' ixteko eskatu du Garaikoetxeak 'La Vanguardia'-n

Ser irrati katearen arabera, aste honetan erabakiko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak auzia behin betiko artxibatu edo aurrera jarraitu.

2006ko azaroaren 20a
10:50
Entzun
Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izanak (1980-1986) Egunkaria auzia ixteko eskatu du berriro, oraingoan Kataluniako La Vanguardia egunkarian plazaratutako artikulu baten bidez. Egunkaria-ren itxiera "eskandalua" izan zela nabarmendu du idatzian.

Gainera, auzia behin betiko ixteko azken aukera prozesalaren atarian gaudela oroitarazi du Garaikoetxeak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta salak egunotan erabakiko dute behin betiko artxiboa agindu, edo auziarekin aurrera jarraitu eta ahozko epaiketari bide emango dioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.