Komunikabideak

'Egunkaria auzia'-ren amaiera eskatu du RSF Mugarik Gabeko Berriemaileak elkarteak

Espainiako Justizia ministroari egin dio galdea. 'Egunkaria' duela 5 urte itxi zutela, eta denbora honetan guztian haren kontrako akusazioak ez direla frogatu nabarmendu du.

2008ko apirilaren 3a
19:06
Entzun
"Bost urte baino gehiagoren ondoren, Egunkaria-ren erredakzioko zenbait kideren etaETA erakunde terroristaren arteko ustezko loturak ez dira frogatu. Espainiako agintariek terrorismoaren aurka gidatzen duten borroka zilegia da, baina adierazpen askatasuna errespetatuz egin behar da", adierazi du Robert Menard RSF Mugarik Gabeko Berriemaileak elkarteko idazkari nagusiak; hots, giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aldeko nazioarteko kazetarien elkarte nagusiko buruak.

" Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren inguruko kezka berresten dugu. Neurri horrek informazio eskubidea eragozten die irakurleei", erantsi du Menardek RSFk webgunean jarri duen agirian. Halaber, Espainiako Justizia ministroari Egunkaria auziaren amaiera eskatu dio; prozesua bizkortzeko justiziak auziaren funtsari buruz erabaki dezan, eta Egunkaria berriz irekitzea aintzat hartzeko.

Agirian zehar Egunkaria auziko gorabehera nagusiak oroitarazi ditu RSFk, besteak beste, Fiskaltzak ez duela akusazioei eusteko zaintzurik atzeman. Halaber, nazioarteko juristek zein Espainiako Kongresuko 70 diputatuk Egunkaria auzia salatu dutela.

Halaber, ETAk kazetariak jazartzen dituela salatu du Menard RSFko idazkari nagusiak, eta batzuek Euskal Herritik alde egin behar izan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.