egunkaRIA AUZIA

'Egunkaria'-ko epaiketa azkenean abenduaren 15ean hasiko da

Hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute -epaimahaiak ez du egunik zehaztu-. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga dira auzipetuak, eta 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien kontra. AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek baino ez dituzte eskatu zigorrak. 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, Juan del Olmo epailearen aginduz.

2009ko azaroaren 26a
18:04
Entzun
Gaur zehaztu dutenez, azkenean abenduaren 15ean hasiko da Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak jakinarazi duenez; alegia, atzo esan zen data baino egun bat beranduago hasiko da. Madrilen izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lehen egunean (asteartea) goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak auzitegian, eta hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute -epaimahaiak ez du egunik zehaztu-.

Epaimahaiak lehendabizi bost auzipetuak hartuko ditu: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga -ETAko kide izatea egozten die-. Ondoren izango da preso dauden lekukoen txanda, beste lekukoena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.