Euskaldunon Egunkaria-ren auzia gogoan izan du gaur Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Iurretan egin duen urteko batzar nagusian, eta absoluzioaren ondoren "beharrezko kalte-ordainak bermatzeko" eskatu du, "kazeta itxi zutenetik sortutako kalteak zuzentzerik ez badago ere".
"Absoluzioa ospatu eta Egunkaria osatzen zuten partaide eta irakurle guztiak zoriondu" ditu Topaguneak, eta berriro horrelakorik gerta ez dadin eskatu du, era berean.
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuek asteartean jakinarazi zuten oraindik ez dutela erabaki kalte-ordainak eskatu edo ez. Oleagak zioenez, "abokatuek epaia zehatz-mehatz" aztertu beharko dute aurrenik, "baina kalte-ordainen gaiaren azterketa lehentasunen artean daukate".
egunkaria auzia
'Egunkaria'-ko kalte-ordainak bermatzeko eskatu du Topaguneak
Euskara Elkarteen Federazioak berriro horrelakorik ez gertatzeko galdegin du. Auzia gogoan izan du urteko batzar nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu