Egunkaria auzia

'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute Donostian, Deustuko Unibertsitatearen campusean

200 lagun inguru bildu dira ikasleek eta irakasleek deitutako bilkuran. Hego Euskal Herriko bertze unibertsitateetan atzo egindako elkarretaratzei jarraipena eman die.

2010eko otsailaren 26a
16:41
Entzun
Egunkaria auziko auzipetuek atzo Hego Euskal Herriko hainbat unibertsitateetan jaso zuten elkartasun adierazpenei Deustuko Unibertsitateak hartu die lekukoa gaur. 12:00etan, ikasle eta irakasleek deituta, 200 lagun inguru bildu dira Donostiako campusean, Egunkaria libre! lelopean. Txema Auzmendi auzipetua ere bertan izan da.

Atzo, ikasle eta irakasleek deituta baita ere, bilkurak egin zituzten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Gasteizen eta Leioan (Bizkaia), NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean, eta Mondragon Unibertsitateak Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin (Gipuzkoa).

Bertzalde, Martxelo Otamendi auzipetuak hitzaldia emanen du auziaren nondik norakoei buruz Oviedoko Cambalache aretoan (Espainia), gaur, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.