'Egunkaria'-rekin eginiko bidegabekeria salatu dute
Europako adituen batzordearekin eginiko aurreko bileretan bezala, Behatokiak Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin «eginiko bidegabekeria» nabarmendu du aurten ere. Are gehiago, Espainiako Auzitegi Nazionalak bost auzipetuak absolbitu egin dituela gogorarazi die batzordeko kideei. «Tamalez, Egunkaria-ri eta euskarazko prentsari egin zitzaion kaltea eta gehiegikeria hau konpontzeko ez dela inongo kalte-ordainik egon adierazi diogu adituen taldeari», adierazi du Behatokiak. 2003an Egunkaria indarrez itxi zuen Guardia Zibilak, eta 2009an egin zuten epaiketa. Epaiak adierazi zuen deliturik ez zegoela eta Egunkaria-ren itxierarekin adierazpen askatasuna urratu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu