22 eurodiputatuk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren "itxiera bertan behera uztearen eta hiritar euskaldunen adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea errespetatzearen alde".
Europako Berdeen taldekoek, Europako Liberalen eta Demokraten Aliantzakoek —horien artean Europako Legebiltzarrean "terrorismoaren" kontrako txostena idatzi zuen Graham Watson—, eta Independentzia eta Demokrazia taldekoek sinatu dute. Halaber, EAJko Josu Ortuondo, ERCko Bernat Joan eta CiUko Ignasi Guardans daude izenpetzaileen artean.
'Egunkaria' "zuhurtzia neurri” moduan itxita egotea salatu dute sinatu dutenek, eta hori, "zalantzarik gabe, adierazteko eta komunikatzeko oinarrizko eskubide publikoen kontra eginiko kolpe orokorra" dela. Kazeta horren itxierak "egunkariaren langile eta laguntzaileengan ere kaltea eragin du, baita akziodunen eskubideengan ere, eta egunkariaren eta honi loturiko enpresen hartzekodun eta hornitzaileei ere kalte ekonomikoa eragin die. Aipaturiko itxierak, hortaz, oinarrizko eskubideei eragin die".
Auziperatuei egindako "kaltea" nabarmendu dute: "Auziperatuak euskal kulturako pertsona famatuak dira, eta Euskal Herriko aukera politiko, sozial eta instituzional zabalenaren atxikimendua eta solidaritatea jaso dute".
Hori guztia esanda, "Europan justizia, oparotasun, askatasun eta segurtasun-gune berriak" ireki nahi direnean, "beharrezko" jotzen dute "itxiera hau berriz ere hausnartua izan dadin eta, ondorioz, euskal hiztunen eskubideak errespetatuak izan daitezen deialdia egitea".
'Egunkaria auzia'
'Egunkaria'-ren aldeko agiria sinatu dute 22 eurodiputatuk
Europako Legebiltzarreko 22 diputatuk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko agiria sinatu dute gaur, "euskaldunen adierazpen askatasunaren eta informazio eskubidea errespetatzearen alde". Besteak beste, Europako Berdeen taldekoek (Gerard Onesta Parlamentuko presidenteordeak barne), Europako Liberalen eta Demokraten Aliantzakoek —haien artean Europako Legebiltzarraren "terrorismoaren kontrako txostenaren" egile Graham Watsonek—, Independentzia eta Demokrazia taldekoek sinatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu