Egunkaria auzia

'Egunkaria'-ren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur ere, Donostian

Epaiketa datorren astean amaituko da, ziurrenera asteazkenean. Hori dela-eta, gizarteari erne segitzeko eskatu diote auzipetuek. Lekukoen eta perituen deklarazioen ondoren ere fiskaltzak ez du zigorrik eskatu.

2010eko urtarrilaren 29a
18:09
Entzun
Azken asteetako dinamikarekin jarraituz elkarretaratzea egin da gaur eguerdian Donostian, Egunkaria Libre! lelopean.Batetik, auzipetuek parte hartu dute, eta, bestetik, haiei babesa ematera joandako herritarrek. Haien artean ziren Martxel Toledo ESAITeko kidea, Garbiñe Ubeda kazetari eta idazlea, eta Iñigo Balda ezker abertzaleko kidea.

Elkarretaratzea amaitzean Joan Mari Torrealdai auzipetuak hitzegin du komunikabideekin, eta epaiketa amaitzear den arren gizarteari erne segitzeko eskatu dio. Epaiketaren nondik norakoei buruz ere egin ditu zenbait hausrnaketa, eta itzulpenekin gertatutakoa "eskandalua" dela iritzi dio.

Horrenbestez, epaiketa bukaerara iristen ari da. Epaimahaiak iragarri duenez, datorren asteazkenean amaitzeko asmoa du. Astelehen eta asteartean ere egingo dituzte auzi saioak.

Herenegun, asteazkenez, amaitu ziren lekuko zein perituen deklarazioak. Horiek guztiak entzunda ere zigorrik ez zuen eskatu fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.