Egunkariaren Alde Elkarteak deituta, bihar zinemagileek, gidoigileek eta aktoreek Egunkaria auzia-ren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzea egingo dute Donostian, Kursaal aurrean, 12:00etatik aurrera -Donostiako Zinemaldia larunbatean bukatuko da-. Hala ere, ekimena irekia izango da, eta bertan parte hartzeko deia zabaldu dute auzipetuek.
Baliteke azaroan hastea epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga dira auzipetuak, eta 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu zituzten haien aurka, ETAko kide izatea egotzita. Sumario ekonomikoan, berriz, zortzi lagun daude auzipetuta, baina epaiketa noiz izango den argitu gabe dago.
2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkaria, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiz.
Egunkaria-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen hasi dira, gizartea mobilizatzeko asmoz. Herri batzordeak sustatu nahi dituzte, epaiketarako dirua bildu, mobilizazioak antolatu...
2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.
'Egunkaria auzia'
'Egunkaria'-ren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar zinema arloko kideek, Donostian
12:00etan hasiko da ekitaldia, Kursaal aurrean. Deialdia irekia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu