Etxeberriak ondasunak zaintzeko ardura izango du eta astero egoitzen egoeraren berri eman beharko dio epaileari. Halaber, erabakiak zehazten du lege gordetzailearen eginbeharra oso zehatza izango dela.Egunkaria SAk hartzeko zituenak eta zorrak lehenbailehen likidatzeko legezko gordetzaile bat izendatzeko eskatu zioten epaileari, Egunkaria SAko administrazio kontseiluaren izenean, Juan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik. Eta Eneko Etxeberria Egunkaria SAko lege ordezkaria proposatu zuten horretarako. Hala, joan den abenduaren 15ean Del Olmok kaleratu zuen autoan lege gordetzailea Etxeberria izatea onartu zuen, eta eskatu zuen abenduaren 31rako gaurko likidazio proiektua aurkezteko. Lege ordezkariak, ordea, epea luzatzeko eskatu zuen.
Etxeberriak likidazio proiektua aurkezteko baimena martxoaren 18 arte luzatzeko eskatu zuen urtarrilaren 22an, Auzitegi Nazionalean aurkeztu zuen idatzi batean. Epaileak, baina, erabakian dio «ez dagoela justifikatua hainbeste denbora izatea likidazio proiektua egiteko», eta ez dela eraginkorra «hartzekodunen eta zordunen interesak defendatzeko». Horregatik, otsailaren 20 arte eman dio likidazio proiektua aurkezteko epea. Alegia, egoitzetan dauden ondasunen balorazioa egin, eta zordunei nola ordainduko dien aurkeztu beharko du Etxeberriak otsailaren 20rako. Egunkaria itxi zutela urtea beteko den egunerako, hain zuzen.
Zigilua kentzeko baimena eman badu ere, Egunkaria SAren jarduerak etenda jarraitzen du, eta, beraz, baita Egunkaria-renak ere. Del Olmok otsailaren 20rako erabaki beharko du itxiera bertan behera utziko duen edo beste sei hilabeterako luzatuko duen.
Bestalde, Etxeberriak epaileari astero egoitzen egoeraren berri eman beharko badio ere, Del Olmok egoitzetako egoeren berri zehatza du. Izan ere, abenduaren 1ean eta 2an egin zituzten miaketetan egoitzen egoera ikusteaz gain, egoitzetan zeuden ondasunen inbentario zehatza egin zuten.
'Egunkaria auzia'
'Egunkaria'-ren egoitzetako giltzak jaso ditu Etxeberria lege ordezkariak, "likidazio prozesua errazteko"
Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur eman dizkiote Eneko Etxeberria Egunkaria SA-ko ordezkari legalari itxitako kazeta horren egoitzetako giltzak. Izan ere, Egunkaria SAren egoitzei zigilua kentzeko baimena eman zuen joan den astean Juan del Olmo epaileak, baina soil-soilik "ondasunen mantenua eta likidazio prozesua errazteko". Hau da, Egunkaria SAren egoitzei ezingo zaie inolako erabilerarik eman, Etxeberriak gidatuta, likidazioa baino ezingo da egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu