1853. urtetik 200 batlurrikara izan direla adierazi du Casasek, azkenaldian sentitu izan direnak haina. Era berean, urtegiaren inguruan jaso diren epizentroek argi erakusten dute "urtegiak lurrikaretan eraginik izan" duela. Horren harira hitz egin zuen Beaumontek: "Uztailaren 2tik izan dira lurrikarak, baina iritzi publikoari ezkutatu" egin zaizkiola azaldu du, "arazoa ezkutatzeko" asmoarekin.
Bide honetan, hilabeteotan izandako lurrikarek "urtegiaren ezkerraldeko mendialdea urtegira jausiaraztekonahikoa indar" izan dutela azpimarratu du Casasek, eta horrek "ikaragarrizko txikizioa eta hondamendia eragingo luke, urtegiko ura Agoizko bailaran behera jaurtiaraziko bailuke" esan du.
Urtegi azpitik pasatzen den faila horrek, irailaren 18an izandako Richter eskalan 4,5 graduko indarra zuen lurrikara baino seismo handixeagoak sor litzakeela adierazi du Casasek, 1923an Martes herrian izandakoa bezalakoak. Hau azaltzeko Casasek beste eskala bat erabili du: "Irailaren 18koak EMS eskalan 6. maila izan zuen, eta 1923koak 8. maila lortu zuen"
lurrikarak
Egunotako lurrikarak urtegiak eragin dituela esan du Itoizko koordinakundeak
Itoizko Koordinakundearen abokatu Jose Luis Beaumontek gaur esan duenez, azken egunetan Nafarroan izan diren lurrikarak urtegiak eragin ditu. "Lurrikarak uztailaren 2tik aurrera somatu dira urtegiaren inguruan, urtegia beteen egon den unean hain zuzen ere". Zaragozako Unibertsitateko Geodinamika irakasle Antonio Casasek esan duenez, "Orreagatik Izaga Haitzeraino faila bat nabari daiteke, eta lurrean bost kilometro azpirago, Orreagatik hasita beste faila bat dago, urtegi azpitik pasatzen dena. Hau zundaketa petrolifero batzuk egin zirenean aurkitu zen". Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteak, aurrez, ukatu egin zuen lurrikarak urtegiak eragin dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu