Hezkuntza eredu berriei eusteko erronka dute Bastidako ikastolan, eta horretarako baliatuko dute Araba Euskaraz jaian lortutako dirua.
Hiru gunetan antolatu dute horretarako ibilbidea, espazioa irudikatzeko asmoz. Esnebidea, Andromeda eta Prometheus izenak jarri dizkiote guneei. “Espazioa biraka dabil etengabe, eta ez da inoiz geratzen, ikastolaren filosofia bezala".
Gune horiek lotzen dituzten ibilbidean instituzio eta alderdietako hainbat ordezkari elkartu dira. Cristina Uriarte hezkuntza sailburua han da esate baterako, baita Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusia ere, eta baita EH Bilduko eta EAJko ordezkariak ere. Ohi bezala, irekiera ekitaldia 10:00etan egin dute ikastolako ikasleen parte hartzearekin, eta gero, ibilbideari buelta ematera abiatu dira agintariak.
Ibilbide zoragarria!!! pic.twitter.com/j9l9cMSJts
— Araba Euskaraz (@arabaeuskaraz) 2017(e)ko ekainak 18
Gaur ere @ehbildu-ko kideok euskararen eta kalitatezko #hezkuntza sistema propioaren alde!#wow#ArabaEuskarazpic.twitter.com/9dKq6sEIyE
— Ikoitz Arrese Otegi (@iko_stx) 2017(e)ko ekainak 18
Wow! Araba Euskaraz 2017 Bastidan #wow#ArabaEuskarazpic.twitter.com/ePAbbrc8P9
— Grupo Juntero EAJPNV (@pnvjuntasaraba) 2017(e)ko ekainak 18
Ikastolen elkarteak egunaren balorazio baikorra egin du: "Araba Euskarazek euskararen jai handi bat eraman du Arabar Errioxara, eta nota altuarekin gainditu du proba" . Bastidak Argantzoni eman dio lekukoa, datorren urteko jaia prestatzeko.