Ekaitza

Eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera geratu da Iruñeko zaindariaren prozesioa

San Saturnino, zaindariaren eguna, ospatzen dute gaur Iruñean, eta prozesioa izaten da egun horretako ekitaldi nagusietako bat. Goizeko hamaiketan zen irtetzekoa, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera utzi dute.

2005eko azaroaren 29a
11:15
Entzun
Erraldoi eta kilikien konpartsak zein agintariek hartzen dute parte prozesioan; Iruñeko alde zaharreko kale nagusietan barrena mezatara joan ohi dira.

Aurten, ordea, ezin izan dute ohitura bete, eguraldi txarraren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.