Tarterik euritsuena 18:00etatik gauerdira bitartekoa izango da gaur, Euskalmetek jakinarazi duenez. Zaparrada txiki edo ertainak eta trumoitsuak izango direla iragarri du. Bihar, baina, okerrera egingo du: metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia dela baieztatu du Euskalmetek. Horrez gain, euri jasa handiak, haize bolada gogorrak eta zaparrada trumoitsuak izateko probabilitatea ere handia izango da.
Baretzera egingo du eguraldiak etzi, baina gauerditik 06:00etara bitartean prezipitazio handiak iragarri dituzte.