Hain zuzen ere, kazkabarrarekin irrist egin eta gurutzatu egin dira hainbat auto errepide horretan, eta, ondorioz, auto metaketak gertatu dira.
Zenbait mendate eta errepide itxita daude: hala nola, Herrera, Bernedo, ARalar eta Izabatik Bearnora doan errepidea.
Trafikoko agintariek arreta handiz gidatzeko aholkua eman dute.
Iragarpenen arabera, ekaitzak baretzeko joera hartuko du.
Ekaitza
Eguraldiak traba handiak sortu ditu errepideetan
Udaberrian sartuta egon arren, negu giroa nagusitu da azken orduetan. Elurrak zuritu ditu hainbat gune, eta eguraldi txarraren ondorioz, arazoak sortu dira errepideetan. Etxegarateko mendatea (Gipuzkoa-Nafarroa), adibidez, itxita egon da une batzuetan eta auto ilada handiak sortu dira. Txingorrak ere arazoak sortu ditu N-1ean, batik bat, Donostiatik Irunerako errepide tartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu